sábado, 24 de diciembre de 2016

domingo, 18 de diciembre de 2016

Los nuevos retos de la educación: César Bona

Eguun on! Gaurkoan, Cesar Bona pedagogoak eskainitako hitzaldi batekin datorkizuegu.
Heziketa berriaren inguruan hitz egiten digu. Honetaz gain, hezkuntzarekiko duen ikuspegia helarazten digu. 
Espero dugu zuen gustokoa izatea :) 


Bibliografia:
Bona.C.( 2015/ 07/ 07). Los nuevos retos de la educación. TEDxBarcelona. Honako webgune honetatik berreskuratua: https://www.youtube.com/watch?v=LcNWYNp2MSw

sábado, 17 de diciembre de 2016

IRAKASLE MAITEA (QUERIDO PROFESOR)

Egun on! Bideo honetan, hiperaktibitatea duten hainbaten ikasleen testigantza azaltzen da.  Benetan hunkigarria iruditu zaigu eta hiperaktibitatea duten umeen egoerari buruz pentsaraztea eragin digu. 
Haur hauek,  euren irakasleei zuzentzen zaie. 
Guzti hau esanda, bideoa ikusteari ekin :) 



BIBLIOGRAFIA:
Web del maestro CMF. ( 2016/ 08/ 31). Querido profesor. Hurrengo webgune honetatik berreskuratua : https://www.youtube.com/watch?v=VKqZtPpH5iw

martes, 13 de diciembre de 2016

JOLASA GAUZA SERIOA DA

Askotan entzun izan ditugu jolasa gauza serioa dela, haurrak beharrezkoa duela eta antzekoak. Entzun orduko guztiok eztabaidatu gabe ados gaudela adierazten dugu, hitzez edo buruarekin, inoiz gauza horietan pentsatzen jarri ez garen arren. Haurrak jolasa berea omen du, hori esaten dute adituek, baina haurrak jolasteko denborarik, tarterik izaten al du? Zergatik den hain garrantzitsua guztiok jakingo bagenu, akaso haur gehiago ikusiko genituzke kalean jolasten, helduren batek nabarmenki enbarazu egiten diotela adierazten duen bitartean. Bai jolastea beharrezkoa delako, baina horretarako leku egokiak ere ba ote ditugun pentsatzen ere ez gara jarri.

Geroz eta garrantzia handiagoa ematen zaio jolasari, sarri entzuten dugu, hedabideetan, kalean, eskoletan zein garrantzitsua den haurrarentzat jolastea, baina zergatik? Haurra jaiotzen den momentutik, bere gorputza pausu batzuk emateko programatua dago. Pausu horiek jolasaren bitartez emango ditu, adibidez gorputz atalak ezagutu, lurrean etzanda bueltak eman, lau hanketan ibiltzen hasi eta azkenik zutitu. Behin haurra zutik dagoela, gauzak hartu, distantziak kalkulatu, saltoak egin… guzti hori jolasa eta esperimentazioaren bitartez bereganatuko ditu. Guztia helburu batekin egiten da, helburu zehatz bat lortzeko asmoz, hau da bere garapenean aurrera egiteko asmoz, gauza guzti horiek haurrarentzat aurrerapauso handiak baitira. Jolasaren bitartez haurrak bere gorputza ezagutzen du, bere nortasuna garatzen du, sozializatu egiten da, imajinazioa landu… Jolasean, taldeka nahiz bakarrik, haurrak gauza berriak lortzen ditu eta hauek lortzean bere auto-estimua ere hobetu egiten da. Haurrak jolasean besteekin nola komunikatu ikasten du, gauzak gaizki ateraz gero berriz saiatzen, adiskideekin erlazionatzen.

Azken finean jolasaren bitartez, eraikiko du haurrak bere nortasuna, jendearekin komunikatzeko modua, bere gorputza, jarrerak… Jolasak eraikitzen du neurri handi batean etorkizunean izango den pertsona, hortik jolasaren garrantzia. Hortik jolasaren beharrezkotasuna. Hortik jolasaren onura.


Bibliografia: Asensio.M (2014). Jolasa gauza serioa da. Aisia.net. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.aisia.net/bloga/2014/02/jolasa-gauza-serioa-da/#more-3530

lunes, 12 de diciembre de 2016

Kili-kiliak

Honela definitu dute egileek haurren masturbazioari buruzko ipuina: "Haurtxoak garenetik, sexualitateak gure bizitzaren aro ezberdinetan zehar laguntzen digu. Gure buruari buruz ikasteko iturria da, eta baita esperientzia baliogarriez beteriko arloa ere. Askotan gure txikiekin euren sexualitatea, ametsak eta desirei buruz hitz egitea zaila egiten bazaigu ere, garapen osasuntsu eta integrala izan dezaten balio du. Garrantzitsua da helduek gorputza libreki aztertu eta berarekin jolasteko sustatzea, sexualitatearen inguruko ezagupenak zabalduz."
Hementxe usten dizuegu esteka ipuin osoarekin:
https://issuu.com/edbellaterra/docs/kili-kiliak

Bibliografia: Barbe.A; Carra.S; Furtony.N (2016). Kili-kiliak. Hurrengo webgunetik berreskuratua. http://www.naiz.eus/es/blogs/jolas/posts/kili-kiliak-haurren-masturbazioari-buruzko-ipuina-euskaraz

GOAZEN KOMUNERA


miércoles, 7 de diciembre de 2016

CHANGING PARADIGMS

Eguuun on!
Klasean ikusitako Changing paradims buruzko galderekin datorkizuegu gaurkoan.
Espero dugu zuen interesekoa izatea!

1. Zergatik adierazten da eskola iraganeko tresna dela?

Urteetan zehar gizartea aldatuz joan da baina hezkuntza alorrak aldiz ez ditu moldaketarik jasan. Klasean hezkuntza metodo eta herraminta berdinak erabiltzen dira gainera. 
Haurrak, globaean ikusten dira, hau da, pertsona bakoitzari ez zaio era indibidual batean lagundu ezta behatzen. 

2. Zertan bereizten dira pertsona akademikoak eta ez akademikoak?
3. Zentzuk dira trebetasun akademikoak?

AKADEMIKOAK: Oinarrizko ikasketak, unibertsitate tituluak dituztenak.
EZ AKADEMIKOAK: Titulo akademikorik ez dituztenak.
Trebetasun akademikoa lortzen da oinarrizko tresnak menperatuz eta alfabetatze akademikoa edukiz. 
Gaur egun tituluek garrantzi gutxiago dute. 

4. Aurrekoari jarraituz, akademikoak ez diren trebetasunak eskolaz kanpo gelditu beharko lirateke? Adibideak eman.

Bai, sozializazioa eskolatik kanpo geratzen dira: inguruneak garrantzi handia du, autonomia pertsonala eta hizkuntza esanguratsuak ere badira. 

5. Zer adierazten du Ken Robinson-ek TDAH delakoari buruz?Zer uste duzue zuek?

Robinsonek dio haurraren potentziala ez dela garatzen, sormena oztopatzen da. 

6. Ken Robinson-en ustez, nola daude antolatuta gure eskolak? Nolako eredua segiten dute?

Robinson-en iritziz gure eskolak industriak beala antolatut daude, umeak sailkatzen baititu.

7.Zure ustez, eskolan ikasleen sormena bultzatzen ote da?

Ikasleen sormena ez da lantzen.
Eskolak lehiakorrak dira, ez datoz bat kolektibotasunarekin.

Bibliografia:
Ikusitako bideoa: Changing paradigms
Egilea: Ken Robinson 

lunes, 5 de diciembre de 2016

Euskarari maitasunez eginiko kantak

Euskara

Dakigunez, Abenduak 3 Euskararen Nazioarteko Eguna dugu. 
Asko dira urte hauetan guztietan euskarari egin zaizkion kantuak. Hasiera batean, abestiak baino, bertsoak izaten ziren, ondoren kantu bilakatu direnak, estilo anitzetakoak, gainera, baina guztiek izan dute euskara euren ahotan, euskara euren letra eta euren mezuetan
Gure hizkuntza txiki bezain handi hau belaunaldiz belaunaldi izan da maitatua, horregatik gaur euskarari eginiko hainbat kantak errepasatuko ditugu.

“Euskal Herrian euskaraz” euskal abesti herrikoia da. Abestiaren hitzak Xabier Amurizabertsolariak sortu zituen, aldiz Oskorri taldeak musikatu eta egin zuen ezagun.
euskal-herrian-euskaraz-letra
“Euskaldun berriaren balada” Oskorrik idatziriko kanta da, Fermin Muguruzak ezagun egin zuen.
euskaldun-berriaren-balada
Hainbat bertsio izan badira ere, “Guk euskaraz” kanta, Urko abeslari euskaldunak idatzi zuen.
guk-euskaraz
Pantxoa eta Peioren “Plazara” kanta ere sarri entzun dugu euskaldunok, euskara plazara ateratzeko deia egiten duen bertso sorta.
plazara
bagare
Eta nork ez du ezagutzen Xiriako Andonegiren “Aitorren hizkuntz zaharra”!! . Ikastolan, etxean, herriko jaietan.. nonnahi entzun izan dugu euskararen aldeko kantu bikain hau!
aitorren-hizkuntz-zaharra
“Kontrapas” ere euskaldunon ahotan egon den kanta da. Hitzak Bernart Etxeparerenak dira, musika, berriz, Xabier Leterena.
kontrapas

Bibliografia:
Eitb. (2013/05/21) . Euskarari maitasunez egindako hamaika kanta. Eitb blog. Honako webgune honetatik berreskuratua: 
http://www.blogseitb.net/euskara/2013/05/21/euskarari-maitasunez-egindako-hamaika-kanta/


ITSASOA ETXE BARRUAN

Harkaitz Canok idatzitako ipuina dugu hau, non Mike Varverdek marrazkiak egin dituen. 
Ipuintxoaren argumentua irakurri ondoren istorio osoa entzun nahi baduzue, behealdean bidea uzten dizuegu! 

Jorge sinetsita zegoen bere etxeko sukaldea itsasoa zela. Sukaldeko horma zuria eta urdina zen: urdina erdiraino eta zuria hortik sabaraino. Horregatik sartzen zen beti Jorge sukaldera urpeko betaurreko eta guzti. Gurasoek, ordea, kezkatzen hasi ziren. Hala, sukaldeko paretari urdin kolorea kendu, eta horiz margotu zuten gurasoek. Baina irudimena ezin da pintura kolore batez ezabatu, eta Jorge oso haur irudimentsua denez, itsasoa sikatu eta basamortu bilakatu zela pentsatu zuen. Eta arrainak desagertu egin ziren sukaldetik, bai, baina horrekin batera gamelua sortu zen. Eta handik aurrera durbante batekin sartzen zen Jorge sukaldera.



Bibliografia:
Cano.H. (2016). Itsasoa etxe barruan. Irrien lagunak. Hurrengo webgunetik berreskuratua: 
http://www.irrienlagunak.eus/tb/bideoa-ikusi/kanalak/ipuinak/itsasoa-etxe-barruan/73




Konfiantzaren pedagogia: Norberarekin, besteekin eta inguruarekin harremanetan

Gero eta entzunagoa egiten ari da Konfiantzaren pedagogia Izan ere, ba al dakigu zehazki zertan datzan pedagogia hau? Zuen zalantzak argitzekotan, hemen behean Konfiantzaren pedagogiari buruzko artikulu interesgarri bat uzten dizuegu! 


Umeak, zailtasunak kudeatu eta bere gaitasun guztiak garatu ahal izateko, konfiantza izan behar du bere buruarengan, besteengan eta inguratzen duen horretan. Eta, konfiantza hori eraikitzen laguntzeko baldintza egokiak sortzea da hezitzaileen egitekoa. Premisa hori du oinarrian Konfiantzaren Pedagogiak, eta, horretarako, haurren zaintza eta behaketa gakoak izango dira, baita espazioak proiektu pedagogikoaren zerbitzura jartzea ere. Leintz bailarako Arizmendi Ikastolan jarri zuten abian eredu pedagogiko hori, eta pixkanaka ikastola gehiago batu zaizkie bidera.
Edozein harreman konfiantzan oinarritzen da”, horrela dio Konfiantzaren Pedagogiaren inguruan egindako dokumentalean Arizmendi Ikastolako irakasleetako batek. Hain zuzen, pedagogia-eredu horretan oinarrituta lan egiten duten ikastolen jarduneko bi hitz gakoak jaso eta lotu ditu 5 hitzeko esaldian: konfian-tza eta harremanak. Horixe abiapuntua, horiexek Amaia Anterok, Arizmendi Ikastolako Berrikuntza Pedagogikoko zuzendariak, Konfiantzaren Pedagogiaz egiten duen deskribapenaren oinarrian dauden kontzeptuak. “Pertsonari bere hezkuntza ibilbidean bere buruarengan, besteeengan eta inguruarengan konfiantza izan dezan laguntzea” da, Anteroren arabera, Konfiantzaren Pedagogiaren muina, pertsona horrek “bere gaitasunak ahalik eta ondoen garatzeko”.
Arizmendi Ikastolan 7 urte daramatzate eredu horren baitan lanean. Debagoieneko Leintz bailarako 4 ikastolaren baturatik sortu zen, 2003n: Haur Hezkuntzan bakarrik 850 ikasle eta 80 irakasle eta hezitzaile biltzen ditu. Guztiak 2008 urtetik Konfiantzaren Pedagogiaren oinarrien arabera ari dira ikasten eta irakasten. Ordutik beste hainbat ikastola batu dira Arizmendik hasitako bidera: Lekeitioko RM Azkue Ikastola, Bergarako Aranzadi Ikastola, Orioko Herri Ikastola, Iruñerriko San Fermin Ikastola, Tolosako Laskorain Ikastola, Oñatiko Txantxiku Ikastola, Usurbilgo Udarregi Ikastola eta Leioako Betiko Ikastola. 7 urteko ibilbidearen ostean, Arizmendik abiatutako pedagogia-eredu horren filosofiaren oinarriak eta praktikaren gakoak zehaztean ari da buru-belarri Amaia Antero. Egindako azterketa liburuxka batean gorpuztu du, eta laster ikusiko du argia; Konfiantzaren pedagogia: Arizmendi Ikastolaren markoa izenburua eramango du.


Anterok berak aitortu bezala, gaur egun hezkuntza-munduko eragile askok aipatzen dute eraberritzeko beharra; edukietan oinarritutako hezkuntza-ereduak albo batera utzi, eta gaitasunetan eta bizipenetan oinarritutako ereduetara jotzeko beharra, eta askotariko esperientziak ari dira gara-tzen bide horretan. Bada, hortaz, zerk egiten du desberdin Konfiantzaren Pedagogia? “Guk ere esaten dugu ikasleak testuinguru errealetan jarri behar ditugula, eta horiei erantzuten irakastea dela gure egitekoa. Baina, era berean, horren aurreko egoeran edo egoera horren aurrekarietan jartzen dugu arreta: bermatu behar dugu ikasleak sentitu behar duela konfiantza bere buruarengan, konfiantza izan hezitzaileengan, konfiantza ikaskideengan, eta konfiantza testuinguru horretan. Sentitu behar da seguru, konfiantza-giro batean, eta, hori bermatzen denean, ikaslea prest dago ikaste-irakaste prozesuan modu egokian barneratzeko”.
Kontzeptu horren funtsean, pertsona ulertzeko modu bat dago, norbanakoaren ikuskera zehatza. Izan ere, Konfian-tzaren Pedagogiaren arabera, “ikaslea ez da hutsik dagoen zerbait”, irakasleak edukiz edo gaitasunez bete beharrekoa, baizik eta “ikaslea ondo armatuta eta ekipatuta dago berez. Gure egitekoa da berari horretaz jabetzen laguntzea, ahaldundu dadin, eta, auto-konfiantza horretatik abiatuta, berak egin ahal duen bidean laguntzea”. Beraz, irakaslearen egitekoa da ikaslearen bidelagun izatea, bere gaitasunak, beharrizanak eta zailtasunak deskubritzen laguntzea.
Arizmendi Ikastolako praktika ezagututa, duela lauzpabost urte Konfiantzaren Pedagogiaren bideari ekitea erabaki zuten Lekeitioko RM Azkue Ikastolan. Ordu arte bazituzten zalantzak euren jardun pedagogikoaren inguruan; haurren beharrak eta gaitasunak errespetatu eta garatzen lagun ziezaiekeen zerbait egiteko grina zuten. “Ez geunden oso gustura gure praktikarekin, akatsak ikusten genituen. Orduan, Arizmendin egiten ari ziren lana ezagutu eta aukera ikusi genuen gure beharrizanei erantzuteko; gure hutsuneei erantzuna eman ahal ziela ikusten genuen”, dio Bego Gordillok, Lekeitioko Ikastolako psikopedagogoak. Urtebete inguru ibili ziren Arizmendin bertan formakuntza jasotzen. Baina, Arizmendin bezala, Lekeition ere Rafael Cristobal Psikologoaren laguntza giltzarria izan da Konfiantzaren Pedagogia indarrean jarri eta garatzeko bidean.
Izan ere, orain modu teorikoan jaso duten hori, hein batean aspalditik ari ziren lantzen modu intuitiboan Leintz bailarako ikastoletan. Arizmendi Ikastolako Haur Hezkuntzako zuzendari Aitor Elizaranek aipaturiko dokumentalean dioen moduan, 1950 eta 60ko harmakadetan ikastolak sortzean, helburua ez zen soilik haurrei euskarazko hezkuntza ematea: horretaz gain, xede zuten bestelako eredu-pedagogiko bat sustatzea. Horretarako, guraso eta irakasleen elkarlanetik eta harremanetik sortu zituzten ikastolak. Eta, modu intuitiboan egiten zuten horri, “oinarri enpirikoa edo zientifikoa” eman dio Rafael Cristobalek orain. “Aitortza bat zor diogu Rafalek Cristobali. Haur psikiatra gisa, bere helburuetako bat da oinarri enpirikoa ematea haurrekin egiten dugun esku-hartzeari. Gaur egun iritzi muturrekoak daude haurren heziketaren inguruan, eta joera pendularra dugu: mutur batetik bestera pasatzen gara. Cristobalek, horren kontzientzia harturik, esaten du ezin dugula neska-mutikoen heziketa eta garapena iritzien esku utzi, gure galdera eta kezkei erantzuteko zientzian oinarritu behar dugula. Haurraren alderdi afektiboari eta emozionalari nola erantzun jakiteko orduan, argia datorkigu Rafaelen hausnarketetatik”, dio Anterok.
Hain zuzen ere, Cristobalen ekarpena izan zen senaren kontzeptua txertatzea ikastola hauetako pedagogian. Horren arabera, animaliek bezala gizakiek ere senak dituzte, eta horien egitekoa da pertsonaren bizi-iraupena berma-tzea. Beldurra, esploratzeko-grina, zaintzarako joera... izan daitezke sen horietako batzuk. “Rafaelek azaltzen digu haurrak zaindua izatea bezainbeste behar duela esploratzeko aukera, miatzekoa. Eta, gaur egun nagusi den espazioaren antolakuntzak, ez du laguntzen horretan. Espazioek erantzun behar diote haurraren atxikitzeko beharrari, baina baita esploratzeko beharrari ere. Lotura behar du, baina baita autonomia ere”. Horretarako, ikasgelen hormak behera bota eta espazioak zabaltzea proposatu zien Cristobalek, eta espazio horietan hiru dimentsiotako materialak eta egiturak sartzea, espazioa erakargarri egin eta haurrek modu autonomoan esploratu dezaten. Gainera, psikiatraren arabera, haurrak badu beste adin batzuetako umeekin egoteko beharra ere, eta hori izan da hormak botatzeko beste arrazoietako bat: egitura konpartimentatuarekin amaitu eta adin desberdinetakoek espazioak partekatzea.
Bestalde, haurra espazio horietan seguru sentitu dadin, “irakaslearen rola aldatu egin behar da: familiekin elkarlanean, oso ondo landu behar dugu etxetik ikastolarako tran-tsizioa, haurra benetan seguru sentitu dadin bi lekuetan”. Anterok berriro aipatzen du Konfiantzaren Pedagogiaren beste gakoetako bat: irakaslearen rola. Hain zuzen, irakasleek bidelagun izate horretan nola jokatu, ikasleen garapen bidean nolako esku-hartzea izan behar duten aztertu du.
Irakasleak zertan hartu behar du esku?
Anterok irakasleen esku-hartzerako hiru eremu identifikatu ditu. Lehenengoa, ikasleen zaintzarekin eta garapenarekin dago lotuta: zaintza izango da ikasleak bere buruarengan eta besteengan konfiantza eraikitzeko ernamuina. Eremu horretan hezitzaileek egin beharreko lana zein zen defini-tzeko, honako galdera egin zuten: umeak bere buruarengan eta besteengan konfiantza izan dezan, bere burua eta besteak zain ditzan, zein baldintza pedagogiko eskaini behar dizkio ikastolak? “Bost adierazle zehaztu genituen: senak lantzea; gaitasunak identifikatzea, baloratzea eta lantzea; zailtasunak garaiz hautematea eta kudeatzen laguntzea; sufrimenduarekin enpatizatzea; eta zaintzaileak zaintzea”.
Baina, bere buruarengan eta besteengan ez ezik, ikasleak inguruarengan ere konfiantza sentitu behar du prozesu kognitiborako irekita egoteko. Bada, hain zuzen, testuinguruan garapenerako baldintza egokiak sortu behar ditu irakasleak. “Esaten badugu inportantea dela pertsonak bere hezkuntza-ibilbidean konfiantza sentitzea bere testuinguruarengan, zer baldintza eskaini behar ditugu hori eraikitzeko? Lau erantzun atera zitzaizkigun: inportantea da komunitatearekin lotura egitea, bai familiarekin bai gizartearekin; inportantea da espazioak eta denborak kontuan izatea; inportantea da gelan giro atsegina sortzea; inportantea da taldekatzeak nola egiten ditugun, seguru sentitu dadin testuinguru horretan”, dio Anterok.
Behin konfiantzazko eremuak eraikita, ikasleak bere bidea egin behar du, pertsona gisa garatu. Garapen horrekin loturik dago, hain justu, irakasleek esku hartu beharreko hirugarren eremua: Nola lagundu ikasleei beraien gaitasunak ahalik eta ondoen gara ditzaten? Nola sortu irakatsi eta ikasteko baldintza egokiak? “Hortik beste adierazle batzuk atera genituen: motibazioa mobilizatzea; ikaskuntza aktiboa ardatz izatea; ebaluazio hezigarria praktikatzea; eta adimen aniztunak lantzea”, dio Anterok.
Zaintza, konfiantza eraikitzeko giltza
Lekeitioko Ikastolan, marko pedagogiko propiorako liburuxkarik garatu ez badute ere, dekalogo batean laburbildu dute beraien filosofiaren eta praktika pedagogikoen funtsa. Eta, lehenengo puntuan, ikastolak familiekin eta komunitatearekin harremanak sortzearen garrantzia azpimarratzen dute. Bai Arizmendin bai Lekeitioko Ikastolan, ateak zabalik daude, gurasoak nahi duten momentuan, eta nahi duten bezainbestetan, etor daitezen. Ikastola hauetan ez dago bizpahiru asteko adaptazio-prozesurik: familiarizazio- edo etxekotasun-prozesua deitutakoaren baitan, ikasturte guztian zehar etortzen dira guraso, aitona-amona edo zaintzaileak ikasgeletara.
Hala, irakasle eta familien arteko harremanak sendotu egiten dira, konfiantza-giroa sortzen da, eta horrek erraztu egiten du, batetik, haurrak bere hezitzailea izango denarekin atxikimendua sortzea, eta, bestetik, espazio berrian eroso eta babestua sentitzea. Gisa horretara, zaintza-sena asetzeko baliabideak emanda eta seguru sentiarazita, haurrak bere buruarengan eta besteengan konfiantza garatuko du. Hori da, Anterok aipaturiko lehen esku-hartze eremuan egindako lanaren oinarria. “Etxetik espazio berri batera datorrenean, haurrak atxikimenduaren sena aktibatuta badauka, nekez hasiko da espazio berri hori esploratzen. Haurrak sumatzen badu konfiantza-giroa gurasoen eta hezitzaileen artean, hasten da pixkanaka gurasoekiko atxikimendua jaisten eta hezitzailearekin duen atxikimendua aktibatzen; behin hori egin denean, hasiko da espazioa esploratzen”, dio Aitor Elizaranek, Arizmendik Ikastolako Haur Hezkuntzaren zuzendariak.
Resultado de imagen de educacion infantil

Lekeitioko ikastolako Bego Gordilloren arabera, lehen baino errazago egiten dute atxikimendua orain umeek ikastolako hezitzaileekin: “Lehen buruan genuen urritik aurrera gurasoek ez zutela egon behar gelan. Orain ez dago mugarik, eta hobeto doa dena. Denon antsietatea hainbeste jaitsi da!”. Bat dator Arizmendiko Elizaran ere: “Familiek izugarri eskertzen dute, familiarizazio-prozesuak oso lasaiak izaten dira orain”. Hala ere, “dena ondo badoa, pare bat asteren bueltan desagertzen joango dira gurasoak, lana eta betebeharrak tarteko; sartu-ertena egingo dute handik aurrera. Gurasoentzako ez dago ordutegirik, eta nahi dutenean sartu eta atera daitezkeenez, hezitzaileekin harremana etengabekoa da”.
Modu horretan, gainera, gurasoek ikastolan duten parte-hartzea ere areagotu da. Lekeitioko ikastolan 4 urteko talde baten irakasle eta Haur Hezkuntzako proiektuaren arduraduna da Alazne Varona, eta, ikastolara datozen gurasoak “lanean jartzen” ditu: “Paperak mozten edo margotzen jartzen ditut. Umeak ikusten du berarekin etorri dena beste bat gehiago dela gelan, eta errazago urruntzen hasten da. Eta gero bueltan etortzen da, baina jada esploratzen hasia da. Gurasoekin harreman horretan gauzak aldatu egin dira. Lehen izkina batean zeuden, orain etorri eta parte hartzen dute gelan. Eta, umeak sentitzen badu gurasoa irakaslearekin konfiantzan dagoela, bera ere hala egongo da”. Dena dela, gurasoei gelan egoteko jarraibideak ematen dizkiete: “Azaltzen diegu ez dela beraien lana umea zaintzea; umeak egin nirekin behar du atxikimendua, irakaslearekin.” Harreman horren ondorio, guraso eta aitona-amonek parte hartzen dute espazioen erdigunean dauden egiturak muntatzen eta apaintzen, eta ipuinak kontatzera edo une horretan lantzen ari diren proiektuarekin loturiko esperientziak kontatzera ere etortzen dira.
Baina, familia eta ikastolaren arteko harremanak ez ezik, ikasleen artekoak ere lantzen dituzte Arizmendin eta Lekeition, adin ezberdinetako ikasleek espazioak parteka-tzen baitituzte. Izan ere, “adinen arteko interkomunikazio horretan, txikiek ikaragarri ikasten dute nagusiengandik, eta nagusiei ikaragarri gustatzen zaie erreferente izatea”, Elizaranek dioenez. Nagusien artean auto-konfiantza garatzeko beste bide bat da, baina baita zaintzarako, besteak zaintzeko sena pizteko modua ere. Txikiak, aldiz, nagusiak imitatuz garatzen doaz. Gainera, modu horretan anaia-arrebek aukera dute elkarrekin egoteko eta “asko laguntzen du, ikastolarekin familiarizazio-prozesua askoz lasaiagoa da”. Bat dator Varona ere: “Oso une politak sortzen dira. Ikusi egin behar da nola zaintzen eta laguntzen duten elkar”.
Hain zuzen ere, adin desberdinetakoen arteko harremanak errazteko bota dituzte hormak, besteak beste. Eta, gainera, zaintzaren eta konfiantzazko harremanen bidez behin atxikimenduaren sena aseta duenean, umeak esploratzeko sena garatu ahal izango du espazio ireki horien bidez.
Behaketa: esku hartu garatzen laguntzeko
Espazioan egiten duen esplorazio horretan eta besteekin sortuko dituen harremanetan hasiko da ikaslearen ikaste-prozesua, eta irakasleen irakaste-prozesua. Garatu ahala, agerian geldituko dira haurraren gaitasunak, baina baita zailtasunak ere. Horietan modu egokian esku hartu ahal izateko, alegia, ikasleari bere burua garatzen lagunduko dioten baldintzak sortzeko, irakaslearen egiteko inportantea izango da haurraren jarduna behatzea. Hain zuzen, behaketa horren trebatzea izan da Arizmendiko eta Lekeitioko ikastoletako irakasleek jaso duten formazioaren ardatzetako bat. Amaia Anteroren esanetan, “gure irakasleen profilean oso garrantzitsua da behatzaile iaioak izatea. Horretarako, lehenbizi, pertsonak nola funtzionatzen duen ezagutu behar dute, zer behatu jakiteko: pertsonak alderdi afektibo-emozionalean eta alderdi kognitiboan nola funtzionatzen duen ezagutu behar dute; gure garunak nola egiten duen lan; horrela, pertsona bere osotasunean ezagutuko dute. Horregatik dauka hainbesteko garrantzia formazioak Konfiantzaren Pedagogian.”
Rafael Cristobalek sorturiko taula batean, ume bakoitzaren inguruan hainbat item baloratzen dute irakasleek. Gainera, irakasle guztiak dira haur guztien behatzaile, espazioak partekatu egiten baitituzte. Bego Gordilloren esanetan, “orain ekipo bat gara, eta denak dira gure umeak, eta ebaluazioa denon artean egiten dugu. Beraz, ume bakoitzaren balorazioa askoz ere aberatsagoa da orain.” Bide beretik hitz egin du Alaznek ere: “Bi begik baino, hobeto askok ikustea. Zuk zure pertzepzioa izango duzu, eta besteak berea. Ikuspegi guztiak aurrez aurre jartzean gauza interesgarriak agertzen dira, aberasgarria da.” Ebaluazio-saio eta koordinazio-bilerak baliatzen dituzte iritziak eta bizipenak partekatzeko. Cristobalek landuriko taularen gainean trebatzen jarraitzen dute, dena den. Zer behatu, nola, item bakoitza nola ulertzen duten adostu… “Sei haur eskola daude Arizmendin, eta 80 hezitzaile, eta behaketa-taula bateratu nahi dugu. Kontua da behaketa-taula betetzerakoan eta interpretatzerakoan zentro guztietako irakasleek berdin ulertzea: zer ari gara behatzen?”, dio Elizaranek.
Inertziak eta beldurrak
Haurrak bere garapenean bezala, Konfiantzaren Pedagogiaren ibilbidean ere izan dira zailtasunak. Lekeitioko kasuan, lantaldetik bertatik etorri zen eredu pedagogikoa berritzeko nahia, baina, aurrez, euren beldurrak eta kezkak gainditzeko bidea egin behar izan zuten. “Hasi ginen gure artean gure ikarak partekatzen, lantzen, eta urtebeteko lan itzela izan zen. Beldurra genion ateak kentzeari, gurasoak gelan egoteari, adin desberdinetakoak nahasteari… denari”, dio Varonak. Adibidez, gaur egun ume bakoitzak hautatzen du espazio bakoitzean lantzen ari diren ekin-tzetako zeinetan egon, “eta hori irudikatzeak izugarrizko kontrol falta sentsazioa eragiten zigun. Orain, adibidez, nire ikasleetako pare batek interes handiagoa agertzen dute 5 urtekoek egiten dituzten ekintzetan, beraien heldutasuna jada idazketa-irakurketa fasean dagoelako, eta batzuetan alboko txokoan egoten dira beste irakaslearekin. Modu lasaian bizi dugu, eta aberasgarria da guretzat eta umeentzat. Badakigu, konfiantza dugu, beste irakaslearekin ere ondo egongo dela, eta bere jakin-mina han egiten ari direnak asetzen duela”.
Elizaranek ere aitortzen du espazioa irekitzeak beldurra sortu zuela hasieran: “Irakasleek zioten ‘baina nire 25 ikasleak ez daude nirekin!’. Berriro ere konfiantza da gakoa: konfiantza izan behar duzu zure lankideekin. Gainera, erakusleihoak dira gure espazioak, batak bestearen lana ikusi egiten du, eta denok izaten ditugu egun txarrak. Izugarrizko bidea egiten dute elkarren artean konfian-tza izateko, baita norberak egiten duen lanean ere. Gure bermea da 80 hezitzaileetatik inor ez litzatekeela itzuliko horma itxien eredura”.
Hasieran, bestalde, beldur ziren gurasoen erreakzioaren inguruan ere. Lekeition, Konfiantzaren Pedagogiaren bidea egiteko apustua egitea erabaki zutenean, batzarra deitu zuten gurasoekin. “Aurkezpena ondo prestatu genuen, prestatu genituen balizko erantzunak, eta batzarrean, ‘oso interesgarria. Lehen Hezkuntzan jarraipena izango du?’ izan zen gurasoen lehen galdera”, dio Gordillok.
Bibliografia:
Hik Hasi elkartea.(2015/12/15).Konfiantzaren pedagogia: Norberarekin, besteekin eta inguruarekin harremanetan. Hik Hasi aldizkaria. Honako webgune honetatik berreskuratua:
 http://www.hikhasi.eus/albistea.php?id=1132



"NI NAHIANE NAIZ"

Arraatsalde on!
Pasa den astean ASTE PEDAGOGIKOA izanik, bi hitzaldi entzuteko aukera izan genuen.
Hauetako bat haurren transexualitateari buruzkoa zen. Bertan, "Ni Nahiane naiz " liburua aipatu zuten. Liburu honetan, Naihameren amak, Nerea Garcíak, bere esperientzia kontatzen du bere alabaren transexualitatea dela eta. 
Garcíak idatzitako libura  ikasgeletan material pedagogiko gisa erabiliko dutelakoan dago. 




Hona hemen Nahianeren amari EITBk eginiko elkarrizketa


Bibliografian ikusiko duzuenez, informazioa Chrysallis elkarteak duen webgunetik berreskuratu dugu. Elarktea adin txikiko haur transexualen familiek osatzen dute. Hau esanda, gaiari buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero, jo ezazue beheko linkera. 


Bibliografia:
Chrysallis elkartea(2014/06/14). Ni nahiane naiz. Chrysallis aldizkari digitala. Honako webgune honetatik berreskuratua:  
http://chrysallis.org.es/tag/ni-nahiane-naiz/

sábado, 3 de diciembre de 2016

Zertarako ireki eskola bat? Kartzela bat ixteko. (Why open a school? To close a prison).

Eguun ooon! Hurrengo bideo honetan hezkuntzak duen balioa azalarazten digu Nadia Lopez irakasleak auzo txiroetako haurren egoera azalduz. Kasu honetan, Brooklynen kokatutako auzo bat hartzen du erreferentzia gisa, Brownsville hain zuzen ere.
Bere helburua "Eskolak irekitzea kartzelak ixteko" izanik, honako hitzaldia aurkezten digu.



Bibliografia:
Lopez.N.(2015, Azaroa). Why open a school?To close a prison. TED ideas worth speading aldizkari digitala.Honako webgune honetatik berreskuratua:

https://www.ted.com/talks/nadia_lopez_why_open_a_school_to_close_a_prison#t-23997