Alfonso del Campo Serrano (Bilbo,1958) heziketa zikloko
irakaslea da EPA El Carmen eskolan Gasteizen. Zortzi urte daramatza bertan, eta
gustora eta gauza berriak egiteko gogoz dagoela kontatu dit. Bere ibilbidearen
hasieratik hasiko gara, unibertsitatean hasteko zegoela ez zeukan zer ikasi
nahi zuen idearik, eta bere anaia zaharrenak
magisteritza ikastera bultzatu zuen, gaur ez da erabaki hartaz batere damutzen.
Gasteizen ikasi zuen, gasteleraz, eta aldi berean bizkaitar batek euskara
eskolak ematen zizkiela oroitzen du. Ikasketak bukatu bezain laster, euskara
eskolak ematen hasi zen Oñatiko eskola publikoan, garai hartan hezkuntza guztiz
erdalduna zenean. Bertan hiru hilabete eman ondoren, soldaduzkara joan behar
izan zuen eta hezkuntzatik guztiz aldendu zen. Urte askotan zehar familia bat
osatzeaz gain autonomo lanetan ibili zen Aramaio bizi den herrian, baina lan
istripu bat dela medio, bizitza aldatu eta hezkuntzara bueltatzea bururatu
zitzaion. Pentsatu eta egin, eta hamabi urte daramatza azken urteontan
ofizioan.
Gaur
egun EPA El Carmenen hamar urte daramatzan arren, DBH-ko 1 eta 2. mailan eta
Lehen Hezkuntzan ordezkapenak eginaz hasi zen. Betidanik izan da erronka zalea
eta hau da ikastetxe honetan jarraitzeko arrazoietako bat, izan ere, bertako
ikasleek arazo ezberdinak dituzte, batzuk hizkuntza eta kultura ezagutzen ez
duten etorkinak dira, beste batzuk etxean arazoak dituztenak, baina orokorrean
beste eskola batzuetan arazoak izan dituztenak eta ikasteko gogoak guztiz galdu
dituztenak. Ikasleen garapen positiboa emateko, elkarlanean jokatzen dute
ikasle eta gurasoek, une oro daude konaktuan eta beti gazteak laguntzea
helburu.
Eskolak
emateko bere estiloak eboluzio bat izan du. Hasieran tradizionala zen,
magistrala, baina gaur egun proiektuen sistema erabiltzen du. Historiako
momentu jakin bateko gai bat aukeratu, eta tailerrean maketa bat egiten dute
gaiarekin lotuta. Maketa hau egiteko, klasean lantzen dituzte edukiak. Are gehiago,
talde elkar eragile txikietan antolatzen
dira. Modu honetan, ikasleen interesa lortzen du eta hauek motibatuta sentitzen
direla ohartu da. Normala denez, arazoak izaten ditu batzuetan, eta norbaitek
interesa galtzen duela ohartzen bada, guztiari buelta eman eta bide berriak
bilatzen ditu. Proiektuen kontuarekin amaietzeko, dokumentalak eta gaian
adiatua den zientzialari ezberdinen hitzaldiak txertatzen saiatzen da ahal duen
einean.
Gaur
egungo hezkuntzan dauden gabeziez hitz egin dugu, eta kritikoa izan da
gobernuak proposatzen duen ebaluazio sistemarekin. Konpetibitatea
promozionatzen duela ikusten du, eta era honetan ikasleak sailkatzeaz gain
eskola porrota ematen dela ohartu da. Azterketak ebaluatzeko bide bakarra izan
gabe, nahiagoko luke pertsonen lan egiteko gogoa eta aurrerapena saritzea, eta
ahal duen neurrian egiten du. Ikasle batzuei gai ez direla sinetsarazi diete
baina berak irakasle moduan, bakoitzaren ingurunea aztertu eta gauza asko
egiteko gai direla ohartarazi daitezen dihardu.
Amaitzeko lanbidean berria den norbaiti emango lizkiokeen gomendioez galdetu
diot eta ia berak nola definituko lukeen irakasle baten funtzioa, zera erantzun
dit: Lehenik eta behin animatzeko eta ilusioz hartzeko. Argi izateko hau ez
dela lanbide erraz bat eta errespontsabilitate eta ardura handia eskatzen duen
lana dela. Lanbide neketsua dela azpimarratuko luke, baina fruituak ikusteak
dakarren satisfakzioa ere oso handia izaten dela. Satisfakzio hau demostratzeko
anekdota bat kontatu dit. Lehen esan bezala, interesa galdua duten ikasle
askorekin lan egin du, oso nagiak askotan baina espero ez zuen norbaitengandik
zera jaso zuen; behin Gasteizko zentro komertzial batean zegoela, bere ikasle
ohi bat ikusi zuen bere aitarekin muntaia elektriko bat egiten, eta Alfonsoren
motibazio eta konfiantzagatik El Carmenen ikasitako elektrizitate graduaz
baliatuz langilea izatea lortu zuela eskertu zion.
Irakasle funtzioari dagokionez , irakaslea hezitzailea izan behar dela
esaten du, gurasoekin elkarlanean askeak eta munduarekiko kritikoak diren
pertsonak lortzeko.
“IRAKASKUNTZA MUNDUKO LANBIDERIK POLITENA DA” (Alfonso).
No hay comentarios:
Publicar un comentario