martes, 29 de noviembre de 2016
Muxuak
Ez esan ez zaizuela muxuak ematea eta hartzea gustatzen: matrailetan, ezpainetan… edonon. Ez esan aspaldiko lagun bat ikusten duzuenean ez duzuela konpromisozko muxu biak baino gehiago emateko gogoa izaten. Ni al naiz maite dudan jendearekin nagoenean eskatu gabeko muxuak ematen dituen bakarra? Ez gaizki ulertu, ez naiz inpultso sexualak deskribatzen ari, muxu emateko beharra baizik. Ez esan umeek pa emateko adurrez betetzen zaituztenean ez zaretela urtzen. Ez al dugu guztiok muxuren bat bereziki gordetzen bihotzeko txokoren batean?
Muxuak ematea hartzea bezain zoragarria da, eta gainera, kaloriak erretzen dira ematean. Badira muxu bereziak ere, larru jotzerik onenen pare iltzatzen direnak memorian. Ezin dut imajinatu nire bizitza muxurik gabe. Ez esan berdinak direnik muxurik gabeko egunak eta muxudunak. Bai, badakit muxu guztiak ez direla berdinak eta derrigorrean ematen direla asko, baina euskaldunok gure arteko distantziak apurtzeko ariketa egin behar dugu. Maitasun gehiago behar dugu, kontaktu fisikoa. Gure ezaugarria berbakoak izatea da, eta hori ondo dago, baina ezpainek ez dute berba egiteko bakarrik balio, eta muxu batek mila hitzek baino askoz ere gehiago esan dezake.
BIBLIOGRAFIA: Enbeita, O. (2011-11-22) Muxuak. Berria. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.berria.eus/paperekoa/1537/008/003/2011-11-22/muxuak.htm

lunes, 28 de noviembre de 2016
Eskolako etxerako lanen ertzak
Etxerako lanen gaia puri-purian dago azken asteetan. Hezkuntzak gizarte eta mundu ikuskera bat biltzen du bere baitan, eta asmo jakin batez eragiten du. Beraz, hezkuntzaren esparruan ere geure burua nonbait eta nolabait kokatu beharko dugu. Nahiz eta batzuetan, nonbait kokatzeak, hau da, politikoki kokatzeak ezinegona sortzen digun. Mondragon Unibertsitateko ikaste-irakaste prozesuak guneko kide gisa, eta lankide batzuen ikuspegia ere testuaren barnean bilduz, mahai gainean dagoen gaiaren inguruan gure ikuspegia partekatu besterik ez dugu egin nahi hurrengo lerroetan.
Zaila egiten zaigu etxerako lanen gaia eskolak jokatu beharreko funtzio sozialen eztabaidatik at lantzea. Etxerako lanen afera, esaterako, ikaste-irakaste prozesuen inguruan ditugun sinesmenekin estuki loturik ikusten ditugu. Urte luzez, kulturalki oso onartuta egon dira ikasteari buruzko hainbat irudikapen: adibidez, ikasketak burutzen zituenak lana errazago eta lan hobea aurkituko zuela; zenbat eta gehiago saiatu orduan, eta emaitza hobeak lortzen direla; eta abar. Egoera soziohistoriko eta kultural zehatzetan kokatu behar dugu sinesmen horien jatorria —adibidez, gure testuinguru hurbilenera ekarriz, industrializazio garaiaz lotuta—. Beraz, lan ikuskera eta mundu ikuskera produktibistari erantzuten dioten sinesmenak direla pentsatzen dugu, eta, beraz, beharbada, egungo gizartearen ezaugarri eta gizarte erronka berriak kontuan izanda, eraldatu edo errebisatu beharrekoak. Ildo horretatik, eskolako etxerako lanen zertarakoan jarri nahi dugu arreta. Zertarako eskolako etxerako lanak? Zer lortu nahi da? Kasu askotan, «eskolan amaitzeko denbora eman ez duelako» izan ohi da arrazoia. Beraz, curriculumaren izaeraz lotutako arazo bategaz egiten dugu topo. Zergatik ez du ematen denborarik eskola orduetan zehazturiko curriculuma lantzeko? Egun, Curriculuma ohiko edukietan barik, konpetentzien nozioaren inguruan eraikitzen da, konplexua den, baina era berean potentzialtasun handiak dituen konpetentzien kontzeptuaren bueltan. Oinarrizko konpetentziak bizitzako arlo, eremu eta egoera ezberdinei erantzuteko giltzarria direla uste dugu, eta, beraz, edukien paradigma gaindituz, hezkuntza testuinguru eta prozesu orotan horiek izan beharko liratekeela helmuga eta erreferente. Irakaskuntzan ardazturiko prozesuetatik ikaskuntzan zentratzera pasatuko ginateke, eta ikasleei plangintza, erritmo, gaitegi eta edukietara «egokitzeko» eskatzetik, agertoki anitz aurreikusi eta egoera berriei aurre egiten ikasteko testuinguruak eta esperientziak sortzea litzateke eskolaren funtzioa.
Urteetan zehar bidali diren eta bidaltzen diren etxerako lanen izaerari erreparatuz gero, gehiengo handienak ariketa memoristikoa eskatu ohi dute (ikastea, barneratzea, ulertzea...), eta, horren aurrean, zaila iruditzen zaigu ariketa horren bidez. Ariketa memoristikoak ez diren kasuetan ere umeak eginbehar modura hartzen du, ez da harentzat batere esanguratsua egin behar duen hori. Ez dago haren partetik barne motibaziorik. Motibazio bakarra da lotzen da etxeko lanak ez egitearen ondorioekin. Erresistentzia azaleratzen du gurasoen aurrean, adibidez, «ez duela ulertzen egin beharrekoa, beranduago egingo duela, gurasoak ez duela ulertzen irakasleak eskatzen duena edota nekatuta dagoela» esanez. Egin behar horren aurrean, gurasoek ez dute aterabiderik, umeari etxeko lanak egiteko presio egin, eta ahal duten heinean lagundu. Esperientzia, sarri askotan, modu deserosoan bukatzen da, gurasoak haserre eta umea ere bai. Zer lotura egiten du umeak etxeko lanen inguruan? Ba, kasu gehienetan, azterketen inguruan egiten duen antzekoa, hots, negatiboa. Eta zer lortzen dugu helduok horrekin? Ba ezagutza plazer moduan ulertu beharrean, esperientzia aberasgarria, interesgarria, betegarria izan daitekeela sentitu beharrean, umeak esperientzia aspergarri, estresagarri, gogaikarria, neketsu, interes gabeko modura bizitzea. Ondorioa, helduaren presiopean ez dagoenean ezagutza saihestea ahal den heinean.
Vygotskyk ere, aspaldi ikertu eta ondorioztatu zuen ikaste prozesuak eta gizabanakoaren garapena bereizi ezinak zirela. Eta egun frogatuta dago pertsonen garapena testuinguru ezberdinetan dituen bizi eta harreman esperientzia eta bizipenekin loturik dagoela. Ildo horretan, kalitatezko hezkuntzaren markoa eta beharra azpimarratu nahiko genuke, kalitatea bazterketarik eza ziurtatzeko elementu gako gisa ulertuz. Ikasle bakoitzak bere gaitasun, potentzialtasun eta aukerak ahal bezainbeste garatu beharko lituzke; horrek lotura dauka ikastetxeetan hori ahalbidetzen duten testuinguruak sortzearekin. Etxean denbora eskaintzea, norbaiten laguntza jasotzea, baliabideak erabiltzea eskatzen duten etxerako lanak bidaltzen jarraitzen badugu, sistemaren beraren desorekak erreproduzitzen jarraituko dugu. Adibidez, etxean baliabide teknologikorik eduki ezin dituzten ikasleekin zer egiten dugu? Etxeko hizkuntza eta eskolako hizkuntza bat ez datozenean? Etxeko testuinguru eta giroa zereginei erantzuteko egokiena ez denean? Etxean dauden helduek beste zeregin edo beste lehentasun batzuk dituztenean? Askotan, aukera berdintasuna bermaturik ez dagoela sumatzen dugu.
Eskolaz kanpoko bestelako eremuetan ere, esaterako, familian, kalean, herrian, lagunartean, aisialdirako espazioetan eta abarretan, uste dugu espazio eta denbora gehiago utzi beharko geniekeela gure haur eta gazteei ikaskuntza esperientzia esanguratsuak bizitzeko; ahaztu gabe helduok ere badugula horren beharra eta eskubidea. Beraz, momentu ezin interesgarriagoan aurkitu gaitezke hezkuntza komunitatea osatzen dugun agente eta eragileok «etxerako lan» honi heldu eta eskolaren funtzioak elkarrekin birpentsatzeko.
Ildo hori azaltzeko, interesgarria iruditzen zaigu Pepa Gisbert-en Amalgama de experiencias escolares: los deberes, necesarios para repensar la escuela artikulua.
BIBLIOGRAFIA:
Agirre, N. (2016-11-25 ).Eskolako etxerako lanen ertzak. Berria. Honako webgune honetatik berreskuratua:
http://www.berria.eus/paperekoa/1832/026/001/2016-11-25/eskolako_etxerako_lanen_ertzak.htm

jueves, 24 de noviembre de 2016
HAURRAREN EHUN HIZKUNTZA
Reggio Emilia Italiako iparraldean kokatutako hiria da, mundu osoan ezaguna 0-6 urte bitarteko haurren hezkuntza eredu bezala. Abentura hau Bigarren Gerrate Mundialaren ondoren hasi zen, 1945. urtean emakume talde batek, kooperazio lanean 3tik 6 urtera bitarteko haurrentzat lehen Haurreskolak eraiki zituztenean.
Familien partehartzea, giza harremanen pedagogia, haur eta helduen arteko kooperazioa edo eta sormenaren garrantzia izan dira mugimendu honen ardatzetariko batzuk.
Haurra
ehunez egina dago.
Haurrak ehun hizkuntza ditu
ehun esku
ehun pentsamendu
ehun pentsatzeko era
jolasteko eta hitzegiteko
ehun beti ehun
entzuteko era
harritzeko maitatzeko
ehun poztasun
abesteko eta ulertzeko
ehun mundu
aurkitzeko
ehun mundu
sortzeko
ehun mundu
amesteko.
Haurrak
ehun hizkuntza ditu
(eta gainera ehun ehun ehun)
baina laurogeita hemeretzi lapurtzen dizkiote.
Eskolak eta kulturak
burua gorputzetik bereizten dizkiote.
Esaten diote:
pentsatzeko eskurik gabe
jarduteko bururik gabe
entzuteko hitzegin gabe
ulertzeko alaitasunik gabe
maitatu eta harritzeko
Pazkotan eta Gabonetan soilik.
Esaten diote:
jadanik existitzen den mundua aurkitzeko
eta ehunetik laurogeita hemeretzi lapurtzen dizkiote.
Esaten diote:
jokua eta lana
errealitatea eta fantasia
zientzia eta irudimena
zerua eta lurra
arrazoia eta ametsa
ez doazela elkarrekin.
Eta esaten diote
ehun ez dela existitzen.
Haurrak dio:
“hala ere ehun existitzen da”.
LORIS MALAGUZZI
lunes, 21 de noviembre de 2016
ZER ESAN NAHI DIGUTE HAURREN MARRAZKIEK?
Oraingoan haurren irudimenean murgilduz, euren marrazkietako sekretuak argitzen dituen artikuluarekin datorkizuegu.
Marrazkia da gizakiak espresatzeko erabili izan duen modurik zaharrena. Historiaurretik erabili izan da marrazkia komunikatzeko tresna gisa. Aldi berean, iritziak emateko ere erabiltzen zen, idazkera bera ez baitzen existitzen. Haur batentzat ere bere komunikatzeko lehenengo modua, marrazkien bidezkoa da.
NOLAKOA DA HAURRAK EGINDAKO MARRAZKIEN GARAPENA?
Lehenengo etapan ,hau da, hemezortzi eta hogei eta lau hilabeteren artean haurrak espresatzen duena baina askoz ere gehiago esperimentatzen du. Hasieran arkatz bat bere eskuetan eustea izugarrizko garaipena da eta handiagoa egiten den heinean marraztea eta marrazkia berarentzat jolas bat bihurtuko da.
Pixkanaka bere irudiak forma hartzen joango dira eta haurrak konfiantza hartuko du gauza hauek egiterakoan eta hauen bidez espresatzen hasiko da.
Haur batzuek hiru urterekin oso ondo kontrolatzen dute arkatza baina beste haur batzuei askoz ere gehiago kostatzen zaie ekintza sinple hau aurrera eramatea.
Haurra konturatu gabe, bere emozioak marrazkien bidez azaltzen hasten da, horregatik ez da komenigarria haurrak marrazteko beharra sentitzen ez badu guk hau egitea behartzea. Gustatzen zaiolako edo hau egiteko gogoa duelako egin behar du baina ez inoiz behartzen dugulako.
Jarraian haurraren garapenari dagozkion adin tarte batzuk azalduko ditugu. Haur bakoitzak bere erritmoa daukala argi izan behar dugu eta hau dela eta adin batzuk aldatu daitezke.
- 18 hilabetetik 2 urtera:
Haurrari zirriborroak egitea gustatzen zaio espazio handien gainean. Bere koordinazio motora oso baldarra izaten da oraindik ere.
- 2 urtetik 3 urtera:
Haurrak material ezberdinak probatu nahi ditu eta hauek esperimentatzen hasten da; errotulagailuak, tenperak,margoak etab. Fase honetan esperimentazioa espresioaren gainetik dago azken honi garrantzia kenduz.
- 3 urtetik 4 urtera:
Haurra marrazkien bidez espresatzen hasiko da eta batzuetan bere marrazkia egiten hasi aurretik zer egingo duen argi azalduko esaten hasiko da.
- 4 urtetik 5 urtera:
Koloreak errealitatearen arabera aukeratzen hasten da, Zuhaitzaren enborra marroia eta hosto berdeak margotzen hasiko da adibidez. Adin tarte honetan idazten ere hasiko da eta kasu batzuetan marraztearekiko interesa galduko du. Irudimena erabiltzeko daukaten gaitasuna eta erraztasuna oso handia da.
AUKERATZEN DUTEN ARKATZAK , ZER ESANAHI?
Norbait marrazki bat egiten hasten denean ezinbestekoa da arkatz bat eskuragarri izatea eta inguruan 3 motatako arkatzak uzten baditugu hauen aukeraketak ere zenbait informazio emango digu:
Punta fineko arkatza aukeratzen badu, erabiltzaileak erosotasuna eta luxua nahiago dituela adierazten digu.
Punta ertaineko arkatza aukeratzen dutenak ordea pertsona flexibleak direla esan dezakegu eta beraien filosofia hauxe da; “bizi eta utzi bizitzen”.
Azkenik punta lodia erabiltzen ditugun pertsonak ditugu. Pertsona hauek ideia argikoak izaten dira. Erabiltzailea hauek erabaki bat hartzen dutenean zaila izaten da hau aldatzea.
MARRAZKIAREN KOKAPENA:
Haurrak ezkerraldean marraztutakoa lehenaldiarekin eta haurraren pentsamenduekin lotuta egoten da.
Eskuinaldean marraztutakoa, ordea, etorkizunarekin eta etorkizuna aurreikusteko moduarekin.
Azpiko aldean haurraren behar fisiko eta materialak agertzen dira.
Goiko aldean, berriz, adimena, irudimena, gauza berriak ezagutu eta aurkitzeko gogoa...
MARRAZKIA EGITEKO ERABILIKO DEN ORRIA:
Paperaren forma eta neurriak arkatzaren aukeraketak adinako garrantzia dauka. Marrazterakoan erabiltzaileak orri ezberdinak eskura izan beharko ditu eta haurrak egiten duen aukeraketaren arabera bera, bere ingurunean nola edo non kokatzen den azalduko digu.
Haurrak orri txiki bat aukeratzen badu beste batzuen artean, kontzentratzeko duen gaitasuna azaltzen digu, haur hauek ez dute protagonismo osoa lortu nahi. Hau haurraren konfiantza faltagatik gertatu daiteke edo eta bere beharrak mugatuak direlako eta asetzeko errazak.
Haurrak orri ertain bat aukeratzen badu, bere taldean leku bat mantentzen dakielako da eta besteenganako errespetua ezinbestekoa da berarentzat.
Orria handia aukeratzen duen haurrak berriz, bere burua besteengandik babestea gustatzen zaio eta bakardadea ez du bat ere gogoko.Bere buruarengan konfiantza handia izaten dute.
MARRAZKIAK MARGOTZEKO DITUZTEN LIBURUXKAK EDO MARRAZTEKO ORRI TXURIAK?
Margotzeko liburuak haurraren kontzentrazioa garatzeko eta lantzeko balio dute. Haur batzuk mota hauetako liburuxketan datozen marrazkiak margotzea beraiek marraztea baino nahiago dute, kasu hauetan margotzeko erabiliko dituzten koloreak izango ditugu kontuan.
Paper zuriaren bidez haurrak bere imajinazioa erabiltzen du eta haur bakoitzak bere sormena martxan jartzen du. Bizitzan zehar beti ezin da askatasun osoarekin adierazi, baina marraztea, hau egiteko modu egoki eta atsegin bat da.
Egokiena haur batek bi aukera hauek eskura izatea izango litzateke: orri zuriak eta margotzeko marrazkiak dituzten liburuxkak eta berak momentuaren arabera egokiena aukeratzeko aukera izan dezan.
HAURRAREN JARRERA BERE MARRAZKIAREN AURREAN:
Haurra marrazten hasten denean bere jarrera beti ez da berdina izango. Batzuetan marrazten hasi den marrazkia tatxatsu eta berriro ere toki berean marrazten hasiko da. Beste batzuetan hasitako marrazkia zakarrontzira bota dezake eta beste aukera bat da marrazkitik gustatzen ez zaiona ezabatzen hastea.
Ekintza jakin hauek beraien egoera animikoa islatzen digute baina gehienetan iraganean bizitako momentu desatsegin bat islatzen dute eta inkontziente edo kontzientean oraindik ere ahaztu gabe dagoena.
Marrazki tatxatsu batek adierazten digu haurrak oldartasun puntu bat daukala eta ekintza konkretu baten ondorioz sortua dena. Zakarretara botatako marrazki batekin haurrak bere bizipen negatibo bat ahaztu nahi du eta ahazten saiatzen da bere begi bistatik kendu eta zakarretara botaz.
Haurrak izan dezaken azken joera berak egindako marrazkia ezabatzea izan daiteke. Haurrak hauxe esaten dio bere buruari; zein zaila den gertatutakoari aurre egite! Zergatik ez dugu ezabatzen gertatutakoa?
Noizean behin haurra marrazten edo margotzen hari denean begiradatxo bat botatzea ezinbestekoa da baina beti ere bere kabuz utziz. Haur bakoitzak bere modura marrazten du; batzuk abestuz, besteak isilean eta beste batzuk beraien marrazkian egiten hari direna ozenki azalduz.
Isilean egindako marrazki batek kontzentrazioa adierazten digu eta marrazkia aztertzerako garaian esanguratsuagoa izango da. Haurra abesten hari bada batzuetan giroa animatu nahi duelako izango da, abestiek askotan alaitasuna adierazten digute eta besteen arreta deitzen du.
FORMEN ESANAHIA.:
Haurrak ez ditu beti goitik beherako edo eta eskuinetik ezkerrerako marrak marrazten. Bere marrazkietan forma geometriko asko aurki daitezke; karratua,triangelua edo borobila.
Formen interpretazioa unibertsala da. Ikuspuntu psikologiko, filosofiko eta erlijiosoetatik zenbait ezaugarri komun aurki ditzakegu.
Hurrek gehien erabiltzen dituzten formak borobila eta karratua dira eta hauek aztertuko ditugu:
BOROBILA: Haurrak borobil bat marrazten duenean poza azaleratzen du. Beste zenbait formek bezala borobilek ere interpretazio positibo edo negatibo bat izan dezake. Marrazkien esanahiak izango du garrantzia bertan eta ez formak soilik.
Borobil askoz osatutako marrazkiek ulertzera ematen digute haurrak nahiago duela aurrez ikusitako eta dominatzen dituen ekintza edo gauzak errepikatzea berriak ikasi ordez. Batzuetan haur hauen ekintza gustukoenak buru hausgarriak izaten dira.
KARRATUA: Karratua egiteko garaian mugimendu gogorragoak egin behar dira eta honek bakardadea adierazten digu. Forma hauek batzuetan ere jarrera bihurria azaldu dezakete. Forma karratuak askoetan haur bihurrietan aurki daitezke, mugitzeko behar asko dutenetan, energia asko erre behar dutenetan. Karakter handiko haurrak izaten dira eta oso zaila izaten da haur hauei iritziz aldatzea.
KOLOREEN INTERPRETAZIOA:
Kolore bakoitza aztertzerako garaian bi interpretazio mota egin daitezke bata positiboa eta beste negatiboa. Marrazkia egiteko moduak eta erabiltzen diren koloreak kontuan izanda positiboa edo negatiboa izango da.
Horia: Eguzkiaren argia sinbolizatzen du.Alaitasunaren, Zoriontasunaren, buruargitasunaren eta energiaren adierazlea da.Bero-sentipena ematen du, alaitasuna eragiten du, adimen jarduera akuilatzen du, eta giharren energia sorrarazten du.Maiz janariarekin lotzen da.
Gorria: Odolaren eta suaren kolorea da. Horregatik, arriskuarekin, gudarekin, energiarekin, sendotasunarekin eta erabakitasunarekin lotzen da; baita pasioarekin, desioarekin eta amodioarekin ere. Emozio-mailan oso kolore bizia da. Giza metabolismoa hobetzen du, arnasketaren erritmoa azkartzen du eta odol-presioa handitzen du.
Laranja: Gorriaren energia eta horiaren zoriontasuna hartzen ditu. Alaitasunarekin, eguzki distiratsuarekin eta tropikoarekin lotzen da. Gogo-berotasunaren, zoriontasunaren, erakargarritasunaren, sormenaren, erabakitasunaren, arrakastaren eta kemenaren adierazlea da. Oso kolore beroa denez, bero-sentsazioa ematen du. Hala ere, laranja ez da kolore agresiboa; gorria bai, ordea.
Urdina: Zeruaren eta itsasoaren kolorea da. Egonkortasunarekin eta sakontasunarekin lotzen da. Leialtasunaren, konfiantzaren, jakinduriaren, buruargitasunaren, fedearen, egiaren adierazlea da. Gorputzerako nahiz adimenerako onuragarria den kolorea da. Metabolismoa mantsotu eta sosegua eragiten du. Baretasunarekin eta lasaitasunarekin estuki lotuta dago.
Berdea: Naturan gehien dagoen kolorea. Harmoniaren, hazkundearen, joritasunaren, emankortasunaren eta freskotasunaren adierazlea da. Emozio-mailan segurtasunarekin estuki lotuta dago. Sendatzeko gaitasun handia du. Begientzat kolorerik erlaxagarriena da, eta ikusmena hobetzen lagun dezake.
Beltza: Boterearen, dotoretasunaren, formaltasunaren, heriotzaren eta misterioaren adierazlea da. Kolore enigmatikoena da; beldurrarekin eta ezezagunarekin lotu ohi da. Agintearen, sendotasunaren eta amore ematen ez duenaren adierazlea da, eta seriotasunarekin eta ospearekin ere lotzen da.
Morea: Urdinaren egonkortasuna eta gorriaren energia hartzen ditu. Erregetzarekin lotzen da: boterea, noblezia, luxua eta handinahia sinbolizatzen ditu. Aberastasuna eta nabarmenkeria gogoratzen ditu. Jakinduriarekin, sormenarekin, independentziarekin eta duintasunarekin ere lotu ohi da. Inkesta batzuen arabera, purpura da kolore guztien artean gogokoena haurren % 75entzat. Magia eta misterioa adierazten ditu.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)