miércoles, 9 de noviembre de 2016

DENBORA BIZITZA DA


Gizon grisek denbora lapurtzerakoan pertsonen jolasteko eta istorioak elkarbanatzeko gaitasuna galtzen dute:

– Zer? Zer gertatzen da?- esan zuen gizon grisak -. Oraindik ere ez al zaude pozik? (…) Esango al didazu zer ez duen panpina perfektu honek?
– Uste dut panpina hau ezin dela maite.
– Hori ez da benetan garrantzitsua
– Baina nik lagunak maite ditut.
– Bizitzan garrantzitsua den gauza bakarra (…) norbait izatera iristea da. Zerbait edukitzea. Urrunen heltzen denak, besteek baino gehiago duenak, gainerako gauza guztiak ere jasotzen ditu: adiskidetasuna, ohorea, maitasuna eta abar.

Momok, aldiz, gizon grisei aurre egingo die bere denboraren jabe eginez. Norberaren denboraren jabe egitea, norberaren autonomiaz jabetzea baita. Bide horri jarraituz, mantsoago eta lasaiago bizitzeko proposamenak garatzen hasteko garaia iritsi da: polikiago. Kaleko pintada batean irakurri nuen bezala: «Poliki, poliki, gozatzen da biziki».

Alde horretatik, azken urteetan garatu den Heziketa motela deitutako paradigma interesgarria iruditzen zait. Heziketa mota honen alde agertzen direnek ez dute, soilik, gauzak mantso egin nahi. Norberarentzat eta jarduera pedagogiko bakoitzerako beharrezkoa den denbora topatu nahi dute. “Elogio de la educación lenta” liburuan Joan Domènech Francesch-ek proposatzen duenez:

Educar para la lentitud significa respetar el ritmo de cada niño y el tiempo de cada aprendizaje.

Urteetan pedagogiaren leloa “gauza asko, denbora gutxian” egitea izan da. Hezitzaileak ez dira konturatzen haurrak ere produktibitatearen dinamika kapitalistan sartzen dituztela, haien erritmoei kasu handirik egin gabe. Horregatik, antsietate, asaldura eta dispertsio arazoei aurre egiten hasteko lasaitasuna eta moteltasuna ezartzen hasi beharko genuke.

Time is money. Denbora dirua dela maiz entzuten dugu baina nik nahiago dut Jose Luis Sampedrok esandakoa gogoratzea: «Denbora urrea dela esaten dute baina ez da horrela, denbora bizitza da».

No hay comentarios:

Publicar un comentario