viernes, 11 de noviembre de 2016

NOLA BUKATU BULLYINGAREKIN?

Bullyinga ikasgeletara isilpean iristen da. Askotan ere, ikusezina izaten da begi askorentzat. Baina nola geratu?
Irakasle batek metodo eraginor bat aurkitu du, bortizkeria ezabatzeko eta irakasleek hau detektatzeko. Hona hemen prozesua...


Técnica contra el bullying

Ostiralero irakasle iparamerikar honek paper zuri bat eskaintzen die bere ikasle bakoitzari eta hauek bi galdera sinple erantzun behar izaten dute:


1. Zein lau lagunekin eseri nahi duzu datorren astean?


2. Zein da aste hontan ondoen portatu den ikaskidea?

Hurrek erantzun egiten dute, berain ikaskide gustokoenekin eseriko ez direla dakiten arren. Irakasleak ez du mahaiak antolatzea bilatzen, alde batera nor geratzen den jakin nahi izaten du. Noren izena ez den agertzen orri zurietan, nork ez duen lagunik.
Ikasleak etxera bidean doazela, irakasleak arbelean emaitzak aztertzen ditu, emaitza hauek klase barruko harremanen organigrama aurkezten dute:

- Nork lidergatzen dituen taldeak, nor den mirestuena.

- Nortzuk, liderrak izan gabe, oso ospetsu diren.

- Nortzuk, ospetsuak izan gabe, sostengua duten.

- Nortzuk diren baztertuak. Hauek  dira bullyinga jasateko arrisku handiena dutenak. Besteekin harremantzeko zailtasuna dutenak.


ZER EGITEN DU ORDUAN?

Irakasle honek argi du: harremanak orekatzen badira eta umeek sostengua lortzen badute... haur denak lekukotuak sentitzen badira, askoz zailagoa izango da erasotzailearentzat biktima bat bilatzea, izan ere, erasotuek izango dute zeinek defendatu. zer egin dezakete irakasleek haur bazterturik ez egoteko?

- Ikasgelan asanbladak antolatu astero, Modu honetan bakoitzak bere arazoak azaleratu ditzake ikasgelan zein ikasgelatik kanpo eta bide batez, denon artean irtenbidea bilatu.

- Ikasleekin enpatizatu. Hauek sakonago ezagutu. Nortzuk dira errealitatean? Zein amets dituzte? Nortzuk dira euren lagunak? Gustora daude eskolan? Zein arazo dute?

- Elkarbizitza bultzatu. Haurrak hobeto ezagutu daitezen jokuak egin daitezke, hobeto elkar ezagutzeko, baloratu eta errespetatu daitezen.

- Lagun gutxi dituzten haurrei talderatzeko estrategiak luzatu eta beraien gaitasunak besteei erakutsi.





Esteban, E. (2016). La fabulosa estrategia contra el bullying de una profesora. Guiainfantil. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.guiainfantil.com/blog/educacion/bullying/la-fabulosa-estrategia-contra-el-bullying-de-una-profesora/

No hay comentarios:

Publicar un comentario