Reggio Emilia Italiako iparraldean kokatutako hiria da, mundu osoan ezaguna 0-6 urte bitarteko haurren hezkuntza eredu bezala. Abentura hau Bigarren Gerrate Mundialaren ondoren hasi zen, 1945. urtean emakume talde batek, kooperazio lanean 3tik 6 urtera bitarteko haurrentzat lehen Haurreskolak eraiki zituztenean.
Familien partehartzea, giza harremanen pedagogia, haur eta helduen arteko kooperazioa edo eta sormenaren garrantzia izan dira mugimendu honen ardatzetariko batzuk.
Haurra
ehunez egina dago.
Haurrak ehun hizkuntza ditu
ehun esku
ehun pentsamendu
ehun pentsatzeko era
jolasteko eta hitzegiteko
ehun beti ehun
entzuteko era
harritzeko maitatzeko
ehun poztasun
abesteko eta ulertzeko
ehun mundu
aurkitzeko
ehun mundu
sortzeko
ehun mundu
amesteko.
Haurrak
ehun hizkuntza ditu
(eta gainera ehun ehun ehun)
baina laurogeita hemeretzi lapurtzen dizkiote.
Eskolak eta kulturak
burua gorputzetik bereizten dizkiote.
Esaten diote:
pentsatzeko eskurik gabe
jarduteko bururik gabe
entzuteko hitzegin gabe
ulertzeko alaitasunik gabe
maitatu eta harritzeko
Pazkotan eta Gabonetan soilik.
Esaten diote:
jadanik existitzen den mundua aurkitzeko
eta ehunetik laurogeita hemeretzi lapurtzen dizkiote.
Esaten diote:
jokua eta lana
errealitatea eta fantasia
zientzia eta irudimena
zerua eta lurra
arrazoia eta ametsa
ez doazela elkarrekin.
Eta esaten diote
ehun ez dela existitzen.
Haurrak dio:
“hala ere ehun existitzen da”.
LORIS MALAGUZZI
No hay comentarios:
Publicar un comentario